XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguna argitzen ari zuen Euskal Herritik pasatu ginenean, eta euriak departamenduko kristalen kontra jotzean itzartu nintzen.

Gasteizko geltokian zeuden polizia armatuek eguraldiari begiratzen zaion bezala begiratu zioten trenari.

Treneko kafetegian gosaltzen, senarrak ez zidan ezer galdetu, nik ez nion ezer esan.

Zerbitzariak Euskal Herrian beti horrela ari duela, antzeko ergelkeriaren batez ohartarazi nahi izan gintuen.

Euskalduna zen, eta gaztea.

Zeu harrituko zinateke.

Azken hilabeetan egon garen hurbilen geundela pentsatu nuen.

Irakurri ahala bart leitutakoa datorkio.

Baina orain, goraki ari delarik, gauean eman dion baino bakardade aldi handiagoa ematen dio Inesek, azken asteetan ezagutu zuena eta trenean doana pertsona bera ez balira bezala.

Bera ere bakarrik zegoen beharbada.

Ez zitekeen, behar zuen beste bizitza bizitzeko era bat egon.

Arronaren, Igartuaren beraren bizimodua zuen ments agian, giro etsi hartarik salba zitzakeen pertsona bakarrak.

Herri honetan, munduko herri guztietan, haiek bezalako pertsonak ziren ausaz benetan bizi ziren bakarrak.

Etorkizunarekin zer ikusirik ez zuen bizitzeko era bat imajinatu zuen berarentzat ere, bere oraingoa beteko zuenari erdi miraz, erdi errukiz behako ziona.

Irudiotan, Arronak eta tabernariak ez zuten hitzik egiten.

Eta haietxekin zegoen, hirurak itzaletan.

Oro kanpotik ikusi eta era horretan sentitu, atzean uzten dituzun harietan erreparatu.

Eta ohartarazi: hi, zaindu hariak! esango zion bere lekua harturikoari.

Ezinezkoa. Ez zen bizi.